Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eman dute Punta Begoña Galerietan

Adin denetako ikasleek rock musikan oinarrituriko errepertorioa jo zuten

Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako hogeita hamar bat ikaslek 2015/16 ikasturtearen amaierako kontzertuetako bat eman zuten atzo Punta Begoña Galerietan, entzuleei urte osoan ikasitako guztia erakusteko.

Mario Clavell irakaslearen flauta ikasleak izan ziren errezitaleko protagonista; rock musikan eta musika garaikidean oinarrituriko errepertorio atsegina, bizia eta erakargarria eskaini zuten, hala nola Smoke on the Water abestia eta Pretty Woman filmeko kantu nagusia. Hala, errepertorio berezi horrek interesa piztu zuen entzuleen artean. Horrez gain, deigarria izan zen hainbat belaunaldi ikustea musikarien artean: adin guztietako ikasleek, zortzi urtekoek nahiz 60tik gorakoek, argi utzi zuten musikak ez daukala adinik eta on egiten diola belaunaldien arteko harremanari. Ildo horretatik, musikak aberastu eta batu egiten dituela erakutsi zieten entzuleei (ikasleen senideak ziren gehienak).

Punta Begoña Galerietan egindako egokitze lanei esker, gero eta ekitaldi eta jarduera gehiago antolatzen dira: erakusketak, argazki erakustaldiak, dibulgazio jardunaldiak, kontzertuak… Beraz, pixkanaka-pixkanaka sendotuz doa galeriok herritarrek eta gizarteak erabiltzeko aukera.

Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektua

Punta Begoña Galeriak (Getxo) XX. mende hasieran eraiki ziren. Haien erabileraren berezitasuna, kokaleku paregabea eta eraikuntzan erabilitako teknologia direla eta, garai hartako eraikuntza garrantzitsuenetako bat da, Bizkaian eta Euskadin.

Hori guztia kontuan hartuta eta gaur egungo degradazio egoera ikusita, Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, eraikina berreskuratzeko xedea duena, jendearentzat irekia izango den eta herritarren zerbitzura jartzeko sortu den ikerketa eta exekuzio prozesu baten bidez.

Hala, UPV/EHUko bost ikertalde diziplinarteko lana egiten ari dira galeriak berreskuratzeko, Getxoko Udalaren adituen talde batekin batera, eta Bizkaiko Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin. UPV/EHU aholkulari eta zuzentzaile organoaren eginkizuna ari da betetzen, Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko planteatutako ekintzen testuinguruan.

By |2018-01-02T13:05:47+01:0016 ekaina, 2016|Agenda, Berriak|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.