Agenda

/Agenda

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu. Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur [...]

By |2018-04-23T08:16:36+01:0030 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko [...]

By |2018-04-23T08:14:43+01:0017 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments

Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan

Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik [...]

By |2018-04-23T08:12:49+01:004 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments

UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan

“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa” ikasgaiaren klase bat jasotzera. Atzoko klasean, UPV/EHUko ikasleek ikusi zuten nortasun-sentimenduak sortzen dituen ondare-elementu bat (kasu honetan Punta Begoña) nola txertatu ahal den lurralde-estrategietan, berrikuntzara eta dinamika kultural eta sozioekonomikoak sortzera orientatuak. Prestakuntza da galerien [...]

By |2018-04-23T08:10:09+01:0013 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. [...]

By |2018-04-23T08:09:47+01:009 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

Punta Begoña Galeriei buruzko erreportajea Teknopolisen

Teknopolis EITBko programak Punta Begoña Galerien garrantziari buruzko erreportaje zabala egin du otsailaren 26an eta 27an. Bertan azaldu zituzten proiektuaren ardatz nagusiak, UPV/EHUn egiten ari diren ikerketa-lanak eta galeriak sozializatzeko lehenengo pausuak: bisita gidatuak, jardunaldiak, kontzertuak etab. Erreportajeak badu ere galerien jatorriari eta ikurrari buruzko zatia; haien jabeari buruzkoa, Horacio Echevarrieta; eta diseinatu zituen arkitektoari [...]

By |2019-01-29T09:40:32+01:006 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gertutik aztertu dute zientzia Punta Begoña Galerietan, Zientzia Astean

Punta Begoña Galerietan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 200 ikasle inguru izan dira zientzia lanaren errealitatea lehen eskutik aztertzen, azaroaren 2an eta 4an, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astean. “Punta Begoñako ezkutuko sekretuak” izenburupean, tailer guztiek ildo nagusi bat jorratu dute: galerian gaur egun egiten ari diren azterlan zientifikoaren prozesua. Hala, ikasleek askotariko [...]

By |2019-01-29T09:40:32+01:004 abendua, 2016|Agenda, Berriak|0 Comments

Paisaia mundu globalean nortasuna sortzeko elementu gisa aztertzeko jardunaldia egin dute Punta Begoñan

70 profesional baino gehiago daude gaur Getxoko Punta Begoña Galerietan, “Lurralde antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?” jardunaldian. UPV/EHUko Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak eta Jakiundek, Zientzia Arte eta Letren Akademiak antolatu dute ekitaldia. Jardunaldiari hasiera eman diote Koldo Iturbek, Getxoko Kultura, Euskara eta Gazteria zinegotzi eta alkateordeak; Izaskun Iriartek, Eusko Jaurlaritzako [...]

By |2019-01-29T09:40:33+01:0016 iraila, 2016|Agenda, Berriak|0 Comments

Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eman dute Punta Begoña Galerietan

Adin denetako ikasleek rock musikan oinarrituriko errepertorioa jo zuten Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako hogeita hamar bat ikaslek 2015/16 ikasturtearen amaierako kontzertuetako bat eman zuten atzo Punta Begoña Galerietan, entzuleei urte osoan ikasitako guztia erakusteko. Mario Clavell irakaslearen flauta ikasleak izan ziren errezitaleko protagonista; rock musikan eta musika garaikidean oinarrituriko errepertorio atsegina, bizia eta [...]

By |2018-01-02T13:05:47+01:0016 ekaina, 2016|Agenda, Berriak|0 Comments

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.