Hasi dira Punta Begoña galerietako aurtengo lehendabiziko lanak

Punta Begoña galeriei balioa emateko lanean parte hartzen duten UPV/EHUko ikerketa taldeen lanaren emaitza gisa, hurrengo hilabeteetan egingo dituzten aurreneko lanak aurkeztu dituzte gaur goizean. Horrez gain, 2017ko bisita gidatuen inguruko nobedadeak aurkeztu dituzte. Ekitaldian izan dira Imanol Landa Getxoko alkatea, Arturo Muga Zientzia Garapen eta Transferentziarako errektoreordea, Juanma Madariaga UPV/EHUren proiektuko ikertzaile nagusia eta Urko Balziskueta udal arkitektoa.

Getxoko alkate Imanol Landak hauxe azaldu du: “Hurrengo asteetatik aurrera, getxotarrek ikusiko dute 2017ko lanak hasi direla, UPV/EHUk eta Getxoko Udalak galeriei balioa emateko proiektuan duten lankidetza estuaren harira”. Landak esan duenez, lan hauek egingo dituzte lehenik: “areto nagusia irazgaiztuko dugu, hego galeriako sabai faltsuak eskoratu, aretoko behealdeko eremu berrirako sarbidea jarri, igogailu panoramiko bat instalatu eta hegoaldeko galeriatik sartzeko gune berria egin”.

Bestalde, UPV/EHUko Zientzia Garapen eta Transferentziarako erretoreorde Arturo Mugak unibertsitate eta udalaren arteko elkarlana azpimarratu du: “Instituzio biren arteko koordinazioari esker proiektu konplexuak modu arrakastatsuan aurrera atera daitezkeela erakusten ari gara. Errekurtsoak eta ezagutzak partekatuz lortzen diren sinergiak direla eta lortu dugu, bestela ezinezkoa litzateke”.

Urko Balziskueta udal arkitektoak azaldu duenez, lanon helburu nagusia da “eraikinera iristeko modua hobetzea bertako espazioen erabilera errazteko eta galerietan aurkitutako arazo premiazkoenetako batzuk konpontzeko lanak martxan jartzea”.

UPV/EHUren parte-hartzea funtsezkoa izan da lehen lanak abian jartzeko eta lanen irismena mugatzeko, Juanma Madariaga proiektuko ikertzaile nagusiak esan duen moduan. “Gure ikerketei esker, galerietako arazoak aztertu ahal izan ditugu, konponbideak proposatu eta obrak kontratatzeko beharrezko espedienteen proiektuak ikuskatu. Gainera, aretoa irazgaizteko lanean esaterako, arazoaren fokua aurkitu dugu, eta mugarritu; horren ondorioz, konponbide askoz lokalizatuagoa eta ekonomikoagoa proposatu dugu”.

Areto nagusia irazgaizteko lanak
Galerietako areto nagusiaren arazo handienetako bat ura da. Hain zuzen ere, aretoaren gainean ur putzu bat sortu da, eta urak behera pasatu eta kalte egiten die egiturari, hormei eta pinturei, eta itoginak ere eragiten ditu. Hori dela eta, 2017ko bigarren seihilekoan, arazoa lokalizatu den gunea irazgaiztuko da. Horri esker, aretoa apaintzen duten elementu eta materialak babestuko dira, eta aretoa gutxieneko konfortarekin erabili ahal izango da galeriei balioa emateko prozesu osoan.

Hego galeriako sabai faltsuen eskoratzea
Hego galeriako sabai faltsuen egoera ez da ona. Zenbait zati jausi egin dira eta beste batzuk edozein momentutan erortzeko arriskuan daude. Ondorioz, beharrezkoa da gune handi hau kubritzen duen sabai faltsua eskoratzea.
Elementu hau osatzen duten hormigoizko plaken egoera oso ezberdina denez, udal arkitektoak zera azaldu du: “Lanak hasi aurretik aztertu ditugu sabai faltsuaren zein parte eskoratu behar den eta zein desmuntatu behar den erabakitzeko”. Gainera, sabai faltsuen balio didaktikoa aprobetxatzeko asmoz, egoera txarrean dauden zenbait gune, desmuntatu beharrean, mantendu egingo dira (beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartura) eraikinaren parte hau nola eraiki zen erakusteko galeriak ezagutzera datozen bisitariei.

Aretoaren beheko eremurako sarbidea
Ezusteko handia izan da areto nagusiaren behealdean beste gune bat aurkitzea, eraikinaren planoetan ez zelako ageri. Eremu horrek areto nagusiaren antzeko neurria du, eta apirilean hasiko dira bertara sartzeko bidea lantzen. Urko Balziskuetaren hitzetan, “gune horretan aretoko forjatuaren egitura eta zimenduak nola dauden ikus daiteke, baina horretarako sarbide seguru bat jarri behar da”. Denborarekin, leku hori galerietako aurkikuntzak eta jarduerak azaltzeko erakustoki gisa erabiliko da.

Igogailu panoramikoa
Aurreikusita zegoen bezala, urteko bigarren hiruhilekotik aurrera errazagoa izango da galerietara iristea, igogailu bat instalatuko baitute Ereaga hondartzaren pareko sarreran. Punta Begoñarako aukeratutako igogailua panoramikoa da atzealdetik, eta eraikinaren aldera eta hondartzako zenbait gunetara emango du. Galeriek ondare gisa duten balioa dela eta, eta galerietan inpaktu bisual eta fisiko ahalik eta txikiena eragite aldera, eraikinarekin bat datorren diseinua hautatu da. Hiru geldialdi egingo ditu, 9 pertsona eta 675 kilogramo hartzeko edukiera izango du, eta altzairu herdoilgaitzez egina egongo da. Martxoan hasi dira igogailua instalatzeko lanak.

Punta Begoñarako sarbide berria mendebaldeko galeriatik
Gaur egun, Punta Begoñak ez du sarbiderik mendebaldeko galeriaren kanpoaldetik (Arriluzeko Gurutze Gorriaren eraikinaren aurreko lorategietatik). Horrenbestez, teknikariei, ikertzaileei eta gune horretatik kanpoko bisitariei pasatzen uzteko sarbide bat jarriko da, hondartzaren pareko sarbidearen antzeko egitura baliatuta. “Zur naturalezko egitura bat da –esan du udal arkitektoak–; izan ere, bi sarbideetatik jende asko ibiltzen da, eta eraikinarekin bat etorriko den irtenbide propioa lortu nahi da, material eta baliabide ahalik eta gutxiena kontsumituta”. Urteko hirugarren hiruhilekoan hasiko dira lanak.

By |2018-04-23T08:11:24+01:0030 martxoa, 2017|Berriak, Proiektuaren segimendua|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.