PUNTA BEGOÑA GALERIAK ZIENTZIAZ BETE DIRA.

//PUNTA BEGOÑA GALERIAK ZIENTZIAZ BETE DIRA.

PUNTA BEGOÑA GALERIAK ZIENTZIAZ BETE DIRA.

150 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu eta Getxoko Punta Begoña Galerietan ospatu den Zientziaren Astean.

Tailerrak “bisita-eremu” modukoak izan dira; hauetan, bertaratukoek, EHUko irakasle eta ikerlarien eskutik, Punta Begoñako flysh-ean islatu diren Biboko Abraren paisaiak jasan dituen aldaketa geologikoak ezagutu dituzte alde batetik, eta Ricardo Bastidak Horacio Echevarriare industria gizonaren babesean erabilitako eraikuntza materiale berritzaileen erantzuna bestetik.

Bisitak lau erakustaldi zientifiko geldiune zituen, geologiaz, kimikaz, arkitekturaz eta zaharberritze eta historiaz hitz egiteko. Punta Begoñako Galerien misterioaz modu dibertigarrian esperimentatzeko ibilbide bat.

Bisita bertaratukoek Instagram-era eta Telegraph-eraegindako ekarpenekin osatu da. Hauetan parte hartzaileek jardunaldi zientifikoa irudietan jaso dute sarera, “Zientzia Punta Begoñan, bizipenak sarean”.

Getxoko Oinarrizko Lanbide Hezkuntzako Lorezaintza eta loradendako ikasleen bisita pilotuarekin eman zitzaion hasiera Zientzia, teknologia, eta berrikuntza asteari Punta Begoñan.

Galerietara gerturatu zen taldeak interesa erakutsi zuen EHUko adituek emandako azalpenekin, galdetuz, parte hartuz eta tarteka eztabaidatuz ere.

Ricardo Bastidaren lan izugarri honek gordetzen dituen historiek bereziki harritzen ditu bertaratzen diren bisitak, Getxoko eraikuntza ikaragarri honetan talde desberdinek egiten ari diren lan zientifikoa bereganatuz.

EHUko talde zientifikoa harrituta geratu zen talde gazte honek erakutsitako interesarekin, arretarekin eta parte hartzearekin. Lanbide Hezkuntzako arduradunek adierazi zuten era berean, topaketa kultural hauek garrantzi berezia dutela ikasleen garapenean, horrelako jarduerekin lortzen diren aurrerapenak aipatuz.

By |2019-01-29T09:40:18+01:0013 azaroa, 2018|Kategoria-rik gabe|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.