Punta Begoñako estazio meteorologikoa

Duela gutxi, estazio meteorologiko bat jarri dugu Punta Begoñako goiko lorategian, galerietan egiten ari garen azterketa hidrogeologikoa osatu ahal izateko eta inguruko urak eraikinari nola eragiten dion aztertzeko. Estazio berri hau lur azpiko urak kontrolatzeko sareari batu zaio, datuak etengabe erregistratzen dituzten lau zundaketa edo putzurekin.

Honako funtzio hauek ditu estazioak:

  • Anemometroa, haize orratzarekin, haizearen norabidea eta indarra neurtzeko
  • Termometroa, airearen tenperatura erregistratzeko
  • Higrometroa, ingurumeneko hezetasuna neurtzeko
  • Lurzoruaren hezetasun erlatiboa neurtzeko zunda
  • Presio atmosferikoaren sentsorea
  • Plubiometroa, euri ura biltzeko gailuarekin

Gainera, euri uraren konposizio kimikoa aztertzen da (haren elementu naturalak eta industria jatorria dutenak), zenbateko agresibitatea duen ikusteko.

Datuak ia-ia etengabe erregistratzen dira, eta UPV/EHUko ikertzaileek aldian-aldian jasotzen dituzte. Informazio hidrometeorologiko horri esker, inguru horren funtsezko alderdiak ezagutuko ditugu, eta faktoreok eraikinaren materialak aldatzeko eta degradatzeko prozesuetan nolako eragina daukaten aztertu.

Estazioa non jarri erabakitzeko, kontuan hartu ditugu kostaldeko lerroa eta Punta Begoñan jotzen duten haize nagusiak.

By |2018-04-23T08:15:12+01:0022 maiatza, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.